|
|
 |
 |
|
XIBEROKO KANTÜAK diskoaren aurkezpena |
|
 |
|
Disko honetan, Zuberoako herri kantuan joan den mendean izan ziren ahotsik onenen bilduma zaindua topatuko duzu. Interpretazio guztiak a capella aurkezten dira, grabaketak 1955. urtetik aurrera Ximun Haranek eginak dira eta bere garaian binilo formatuan argitaratu ziren "Club de disque basque (Musée basque)" bilduman. Zuberoako kantugintzaren erreferentzia den disko honek, belaunaldi berriek kantu tradizionalaren transmisioa zuzen-zuzenean jaso eta dastatzeko balioko duela espero dugu.
Aurkezpena: abenduaren 18an, ostegunez, 15:00etan, Baionako Mattin Megadendan.
Bertan izango dira: Ximun Haran, Jean Mixel Bedaxagar, Anjel Valdés
|
|
|
Oskorriren saio berezia, ETB1en |
|
 |
|
Datorren astelehenean, abenduak 15, OSKORRIren saio berezi bat ikusteko aukera izango dugu ETBren lehenengo katean. Bertan, DESERTORE lan berriko abesti guztiak eskainiko dituzte eta diskoaren grabaketan aritu diren zenbait musikari eta idazlek ere parte hartuko dute: Faltriqueira, Alos Quartet, Luis Lozano, Unai Elorriaga, Andoni Egaña, Harkaitz Cano, Jon Sarasua, Maialen Lujanbio...
ETB1
ABENDUAK 15 ASTELEHENA
22:25etan
|
|
|
Fermin Muguruzaren azken bira izango da 'Komunikazioa' |
|
 |
|
Fermin Muguruzak Komunikazioa Tour izango du bere azkeneko bira, musika munduan jarraituko duen arren. Muguruzak joan den abenduaren 5ean Lea-Artibaiko Hitza-ri azaldu zionez, «abuztuan, bira amaitzen denean, taula gaineko beharrari agur esango» dio.
iturria: euskal musika posta zerrenda
info+: berria
Birari eta bira egiteko arazoei buruzko komunikatua, Muguruzaren webgune ofizialean.
|
|
|
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Arabako Trikitixa Elkarteak antolatutako hitzaldiak |
|
 |
|
Eguna: Abenduaren 9an, arratsaldeko 19.30etan
HITZALDIA: "Grafia askorik gabeko historia apur bat"
Hizlaria: Amagoia Iban (Kazetaria)
Eguna: Abenduaren 11ean, arratsaldeko 19.30etan
HITZALDIA: "Trikitixa, binilotik konpaktora"
Hizlaria: Mikel Markez (Kantaria)
TOKIA: Itziar Elkarte Etxean. Salburu Enparantza z/g GASTEIZ
|
|
|
Asier Serranoren disko berriaren aurkezpena: Gerrari bai |
|
 |
|
Gerrari bai
Asier Serranoren disko berria. Aurreko lanak baino gogorxeagoa da hau, bai musika aldetik eta bai testuetan.
Aurkezpena: azaroaren 19an, asteazkenez, 12:00etan. Donostiako Koldo Mitxelenan (Urdaneta, 9).
|
|
|
Mikel Laboaren disko berriaren aurkezpena |
|
 |
|
60ak + 2 CD honek 21 kantu ditu, bederatzi hirurogeiko hamarkadan grabatuak eta geroagoko zenbait bertsio, eta aspaldiko Euskal Kanta Berria: M. Laboa izeneko bilduma ordezkatzera dator, osokiago eta egokiago ikus dadin artista honek denboran izan duen bilakabidea.
Aurkezpena: azaroaren 17an, astelehenez, 15:00etan. Baionako Mattin Megadendan.
info+: Elkarlanean.com
|
|
|
Villa de Bilbao pop-rock lehiaketa abian da |
|
 |
|
“Villa de Bilbao” 16. POP-ROCK LEHIAKETA
Bilboko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak antolaturik Bilbao Hiria pop-rock lehiaketa martxan jarri da berriro. 15 edizio igaro ondoren, Euskal Herrian zein Espainian musika lehiaketarik ospetsuena bihurtu da Bilbao Hiriarena eta orain europar talde gazteentzako erreferentzia izateko asmoa du. Parte-hartzea europar taldeei zabaldurik dago eta 3 musika mota daude: Pop-Rock, Metal eta Joera Berriak hain zuzen ere. Sarien arloan ez dauka antzekorik: 34.000 euro eskudiruan, 2 diskoren grabaketa, musika tresnak eta kontzertuak beste festibaletan. Aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.
Aurreko edizioan 1250 talde inguru aurkeztu, 24 kontzertu ospatu eta guztira 10000 ikusle etorri ziren.
Argibide guztiak, lehiaketaren webgunean.
|
|
|
SEX 'N' ROLL bilduma - 18 talde, 18 abesti |
|
Euskal musika posta zerrendaren bitartez, honako ohar hau jaso dugu EuskalMusika.com-en:
"Kaixo lagunok!
SEX'N'ROLL bilduma berriaren aurkezpenera konbidatu nahi zaitugu.
Euskal Herriko rockak eman dituen kanturik beroenak, sutsuenak, sexualenak eta maitasunezkoenak. 18 talde eta 18 abesti. Sexua eta rocka. Sexua eta rocka dira gazteri eraldatzaile eta apurkorrenean batzen diren ia derrigorrezko bi kontzeptu eta ideia.
18 talde, 18 abestietan (Barricada, S.A., Tijuana in Blue, M.C.D., Doctor Deseo, La Polla Records, Leize, Latzen, Laseda, Tahures Zurdos, Potato, Idi Bihotz, Baldin Bada, Los Bichos, Urtz, Hertzainak, Labrit eta Txapelpunk).
Pitilin Gorri Sex shop-ean aurkeztuko da diskoa, mokadu erotikoa dastatzeaz gain, ikuskizun beroa bezain aparta prestatu dugu zuen guztion gozamenerako.
Aukera ez galdu, bestela, zuretzat kalte!!
Non: DONOSTIAko PITTILIN GORRI SEX SHOPean.
(Pescadores de Gran Sol 3, Amara-Anoeta). Tel: 943 445663
Noiz: azaroak 4 , asteartea
Ordua: 12:00etan
|
|
EUSKARIANS - bilduma berriaren aurkezpena, hilaren 30ean |
|
EUSKARIANS: "Katalogoko bilduma"
ELKARen katalogoaren bilduma honetan, digipack formatuan eta 3 CDtan, 50 urrezko abesti aurkezten dira.
Aurkezpena: urriak 30, osteguna, goizeko 10:00etan, Baionako Mattin Megadendan.
|
|
HARLAX taldearen disko berriaren aurkezpena, hilaren 28an |
|
Harlax taldearen bigarren diskoaren aurkezpena. Diskoak "Ez diren gauzak ere badira" du izenburua. Nu metal zimurtsua eta gaurkotasun handiko hitzak.
Urriaren 28an (asteartea) izango da aurkezpena, 12:00etan, Donostiako Udal Liburutegian (Konstituzio plaza, sarrera San Geronimo kaletik). |
|
Oskorriren disko berria, urriaren 25ean kalean. Diskoaren aurkezpenak, urriaren 31n eta azaroaren 3an. |
|
 |
|
Euskal Herriko folk talderik dinamiko eta langileenak sorkuntza berriko 12 kantu berri aurkeztuko ditu, Desertore izenburuko diskoan.
Iturria: Elkarlanean
Diskoaren aurkezpenak:
Urriak 31, ostirala, Bilboko Basurto Gizarte Etxean (Luis Briñas kalea, 18), goizeko 11:00etan.
Azaroak 3, astelehena, Baionako Mattin Megadendan, arratsaldeko 15:00etan.
|
|
|
Anje Duhalderekiko elkarrizketa, sarean.com weblogean |
|
UK aldizkarian argitaratutako elkarrizketaren testu osoa, sarean.com-en.
iturria: euskal musika posta zerrenda |
|
Belardi: disko berriaren aurkezpena - Urriaren 24an, ostirala, Baionako Mattin Megadendan, 10:00etan |
|
Belardi taldea abeslari-aktore profesionalez osatutako musika talde bat dugu (Txomin Heguy -gitarra, ahotsa-, Frantxua Cousteau -ahotsa-, Maialen Estecahandy -ahotsa- eta Karlos Giménez -pianoa, konponketak-).
Belardi taldearen funtsezko balioa, Iparraldeko errepertorio tradizionalaren interpretazio liriko eta zainduan datza. Originaltasunez beterik, gure abesti zaharrei bizitza berria dakarkie, giro lasai eta naturala sortuz, sinplea eta malenkoniatsua, aberats eta orekatua doinuetan, gozoa zaporean, biribila.
Oharra: aurkezpenean, diskoko zenbait abesti eskainiko dituzte zuzenean. |
|
|
|