|
|
 |
 |
|
Gipuzkoako talde eta bakarlarientzako maketa lehiaketa |
|
 |
|
Parte har ezazu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zerbitzuak urtero antolatzen duen maketa lehiaketan, Gaztemaniak! programaren barruan. Estilo guztiak onartzen dituzte, eta maketak -gutxienez 3 kanturekin- maiatzaren 31 baino lehen bidali behar dira..
Epaimahaiak 15 talde aukeratuko ditu, eta haien lanak disko batean jasoko dira.
Lehiaketaren oinarriak | Gaztemaniak.net
|
|
|
Karlos Gimenezekiko elkarrizketa Nontzeberri.com webgunean |
|
 |
|
Karlos Gimenezi elkarrizketa egin diote Nontzeberri.com webgunean. Izan ere, 12 geltoki izeneko diskoa kaleratu berri du hainbat eta hainbat talde eta proiektutan ibilitako artista honek.
Elkarrizketa hori eta beste gauza asko aurkituko dituzu, beti bezala, Nontzeberri.com helbidean.
Elkarrizketa | Nontzeberriko musika atala
|
|
|
Oskorriren Desertore, WMCE zerrendako 11. postuan |
|
 |
|
Oskorri taldearen musika han eta hemen barreiatzen ari da bide berriak irekiz. Atzerrian ere interesa sortu eta presentzia sendotzea lortu du taldeak; horren adierazle dugu berriki DESERTORE diskoak Europa mailan dagoen World Music zerrenda garrantzitsuenaren (World Music Chart Europe) otsaileko bozketan 20. postua eta martxokoan 9. postua lortu izana. Apirilean, berriz, 11. postuan dugu.
WMCE Europako irrati nazionaletan diharduten 44 kazetariren artean hilero osatzen den sona handiko zerrenda da. BertanAustria, Belgika, Txekiar Errepublika, Finlandia, Frantzia, Portugal, Espainia, Alemania, Grezia, Hungaria, Holanda, Italia, Norvegia, Polonia, Errusia, Serbia / Montenegro, Eslovakia, Suedia, Suitza, Turkia eta Erresuma Batuko musika adituek hartzen dute parte.
|
|
|
Aitormena - Atxaga eta Gari (Hertzainak), elkarrekin |
|
 |
|
Bernardo Atxaga idazlea eta Iñaki Garitaonaindia Gari musikaria elkarrekin ariko dira gaur, martxoak 5, Gasteizko Principal antzokian, Aitormena izenburuko ikuskaria oholtzara eramateko Jose Goikoetxea errezitalari eta Nando de la Casa musikariarekin batera. Gauekoak gazteentzako aisialdi-programak eta Geu-k elkarlanean eratutako eskaintza izango da.
Xehetasun gehiago, Berriak eta Garak emandako albisteetan.
|
|
|
Elkar musika - Disko berriak |
|
 |
|
Hemendik udara bitartean argitaratuko dituen diskoen berri eman digu Elkar Musikak: Xiberuko kantüak, Imuntzo eta Beloki, Karlos Gimenez, Epelde eta Larrañaga, Oskorri, Kukuma eta Ibon Koteron.
Disko bakoitzari buruzko informazioa hemen.
|
|
|
Sagarrondotik '04 |
|
 |
|
SAGARRONDOTIK jaialdia, SKSEren (Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkartea) kultur ekimena da, haur, gazte eta helduei zuzendua. Sagardoaren kultura bultzatzea eta bermatzea ditu helburu. Otsailaren 26an hasi eta 29an amaituko da: 26an inaugurazio ekitaldia izango da, besteak beste 'Zaharregia, txikiegia agian' lanaren emanaldiarekin. Hilaren 27an eta 28an, berriz, itzelezko kontzertuak izango dira Hernanin. 28an bertan, Usurbilen, herri kirolak. Eta hilaren 29an, Astigarragan, Euskal Herriko II. Sagardo Mostra. Argibide eta xehetasun guztiak ekitaldiaren webgune ofizialean aurkituko dituzu.
|
|
|
Ikastaro berriak BILBAO MUSIKAN |
|
 |
|
Otsailetik ekainera bitarterako, honako ikastaro hauek antolatu ditu BilbaoMusikak.
:: Otsailaren 21ean (16:00etatik 19:30etara) eta 28an (goizeko 10:00etatik 13:30etara), Kepa Junkerak, Ibon Koteronek eta Iñaki Plazak "Joera barriak musika tradizionalean" izeneko ikastaroa emango dute.
:: Martxoaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, arratsaldeko 7etatik 8:30etara, Xabier Amurizaren eskutik "Bizkaiko kopla zaharren ezaugarriak" ezagutuko ditugu (euskaraz). Ikastaroa pandero-jotzaile, musika eta bertso ikasle eta irakasle, konposatzaile, kantari, kantagile eta abarrei dago zuzendua.
:: Martxoaren 13an, 10etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara, Joseba Tapiak bere esperientziaren puntu interesgarri batzuk azalduko dizkigu, 1970etik honantz.
Argibide gehiago eskuratzeko, jo Ikasfolk-en webgunera, deitu BilbaoMusikara (94 416 47 85) edo emailez eskatu.
|
|
|
|
|