EuskalMusika.com » Berriak

Euskal Bideoklipen bilduma bat (2004/12/10)
Entzun! Euskal bideoklipen bilduma bat

Entzun! musika aldizkariak Euskal Bideoklipen bilduma bat izenburuko DVDa kaleratu berri du. Lan honek hamasei euskal talderen horrenbeste bideoklip eta bi bonus-track biltzen ditu, hemezortzi ikus-entzunezko pieza guztira. Bilduma hau askotarikoa da edukian, eta anitza izaeran (entzun daitezkeen estilo eta hizkuntza desberdinak lekuko). Egungo euskal bideoklipen ekoizpenaren isla polita eta esanguratsua da, izan ere ahalik eta proposamen zabalena eskaintzen saiatu dira.

Informazio gehiago, hemen

DVDa erosteko, egin klik hemen

Grammy saria jaso du Kepa Junkerak (2004/9/3)
Argazkia: Berria.info

Grammy Latinoa eman diote Kepa Junkerari, K diskoagatik, folklore disko onenaren sailean.

EuskalMusika.com-etik, zorionik beroena Junkerari.

Albistearen berri eman dute, besteak beste, Gara.net eta Berria.info webguneetan. Gaztelaniazko albisteak aurkituko dituzu, halber, Gara.net-en eta ElCorreoDigital.com-en.

© 2004 EuskalMusika.com
Webgune hau zerbitzarian dago ostatatua.