EuskalMusika.com » Berriak » Euskal bideoklipen bilduma bat

Euskal Bideoklipen bilduma bat

Euskal Bideoklipen bilduma bat

DVDa erosteko, egin klik hemen

Entzun! musika aldizkariak Euskal Bideoklipen bilduma bat izenburuko DVDa aurkezten dizue. Lan honek hamasei euskal talderen horrenbeste bideoklip eta bi bonus-track biltzen ditu, hemezortzi ikus-entzunezko pieza guztira. Bilduma hau askotarikoa da edukian, eta anitza izaeran (entzun daitezkeen estilo eta hizkuntza desberdinak lekuko). Egungo euskal bideoklipen ekoizpenaren isla polita eta esanguratsua da, izan ere ahalik eta proposamen zabalena eskaintzen saiatu dira. Zaila da hemen aurkitzen diren taldeetako batzuk beste inon elkarrekin topatzea. Esaterako, rock indartsua Mermaid edo Neubaten eskutik, Gari edo Doctor Deseoren heldutasuna, Itsasertzeko popa La Buena Vidaren eskutik, Kudairen metala, Kuraiaren punka edota abentura esperimentalagoak, Tanta eta Xabier Erkizia edota Dropezframes kolektiboaren eskutik.

Ekoizleek diotenez, nagusiki bi arrazoik bultzatu dituzte bideoklipez osatutako lan hau egitera. Batetik, gero eta kalitate handiagoa duten euskal talde eta artisten bideolanak juntatzea eta bilduma batean argitaratzea, sarritan oso zaila izaten baita bideoklip horiek ikustea, ezagutzea eta gozatzea, salbuespenak salbuespen. Tamalez, oso estua da publikora iristeko gure taldeen bideoklipek daukaten bidea.

Bestetik, Entzun! aldizkaria bultzatzea eta sustatzea izan da. Nola? Euskal bideoklipen bilduma bat DVDa eskuratzen duenak (15 euroko prezioan) aldizkariaren urte osoko harpidetza (sei ale) eramanen du etxera. Horretarako, DVDen barruan txarteltxo bat sartu dugu, kode bat daramana, bakarra eta besterenezina. Bertan eskatzen diren datuak bete eta Entzun!-era helaraziz, urte osoko harpidetza eskuratuko du erosleak.

Hona hemen DVDaren edukia:

BIDEOKLIPAK

1. Gari – Hil ez denak

2. Ruper Ordorika – Zaindu maite duzun hori

3. Doctor Deseo – Abrázame

4. La Buena Vida – Un actor mejicano

5. Afrika – Aparteko mundua

6. Atom Rhumba – Gone

7. Inoren Ero Ni – Aurrez aurre

8. Señor No – Llámame

9. Su Ta Gar – Bizitzaren borroka

10. Flyin’ Freak – It’s the time

11. Kudai – Ni naiz

12. Kuraia –Udaberri azidoa

13. Mermaid – I Rock

14. Neubat – Basamortu Motela

15. Audience – Over (On fire in a song)

16. Tanta + Xabier Erkizia – Ezer jakin gabe remix

BONUS TRACKS

17. Materia – Marionettes (some day we will cut the threds)
– zuzenean Bilborock aretoan grabatua–

18. Dropezframes + Dj Kreator – I’m a terrorist
– videojockey saioa, bilduma honetarako espresuki Iruñeko Kretator dj-ak eta Dropezframes kolektiboak egina–

DVDa erosteko, egin klik hemen

© 2004 EuskalMusika.com
Webgune hau zerbitzarian dago ostatatua.